×

Pídele a CAF que se retire del proyecto de construcción del tranvía de Jerusalén

Pídele a CAF que se retire del proyecto de construcción del tranvía de Jerusalén

Sentitzen dugu, baina sarrera hau Espainiera (Europa) bakarrik dago.

CAFeko akziodunei:

CAF enpresa multinazionalaren akziodun eta erabakien arduradun nagusi zaretenez, hauxe eskatzera natorkizue: erretiratzeko Jerusalem eta Palestinako lurralde okupatua elkarrekin lotuko lituzketen bi tranbia-linea eraikitzeko eta ustiatzeko lizitaziotik.

Jerusalemen tren arinaren bigarren linea eraikitzeko eta lehendik dagoena ustiatzeko lizitazio-prozesu batean dihardu zuen enpresak, Superbus eta Shapir Civil and Marine Engineering konpainiarekin batera. CAFek esku hartzen duen lizitazio horren xedea hauxe da: Jerusalemen mendebaldea eta Zisjordaniako israeldar kokaguneak elkarri lotzea, tren arineko sare batez.

Petición #NoAlTranvíaCAF. Foto de Oren Ziv / Activestills

Giza eskubideen aldeko kontzientzia duen gizarte zibilaren partaide garenez, honetaz ohartaraztera gatozkizue: nazioarteko zuzenbidearen aurkako urraketa larriak egin ditzake CAFek lizitazio-proiektu horretan aurrera jarraitzen badu. Horregatik, zuen enpresako erabakien arduradun nagusiak zaretenez, eskatzen dizuet lizitazio horretatik erretiratzeko, enpresaren irudia kaltetzeaz gain beste hau ere ekar baitezake berekin proiektu horretan parte hartzeak: gerra-krimenak eta gizateriaren aurkakoak egiteko laguntzaile material bihurtzea CAF.

Nazioarteko legeriaren arabera, legez kanpokoak dira Palestinako lurralde okupatuan Israelek dituen kokaguneak, eta hala berresten dute Nazio Batuen, Nazioarteko Justizia Auzitegiaren, Genevako Konbentzioaren eta giza eskubideen aldeko nazioarteko beste zenbait organismo eta mekanismoren ebazpenek.

CAFek parte hartuko balu Jerusalem eta Israelek Palestinako lurralde okupatuan dituen kokaguneak elkarrekin lotzeko tren arin baten proiektuan, nabarmen urratuko lituzke Genevako Konbentzioa, Nazio Batuen hainbat ebazpen eta Nazioarteko Justizia Auzitegiaren irizpena; horrez gain, Estatu Espainoleko Ekintza Plan Nazionalaren Enpresei eta Giza Eskubideei buruzko Printzipio Gidarien aurka arituko litzateke, bai eta enpresaren Jokabide Kodearen kontra ere.

Dagoeneko, nazioarteko enpresa ugari erretiratu dira lizitazio-proiektutik: Kanadako Bombardier, Australiako Macquarie, Alemaniako Siemens eta Frantziako Alsthom. Systra (Frantziako Estatuaren SNCF tren-konpainiaren filiala), berriz, iaz erretiratu zen, eta aurreko astean jakin zen Greziako partzuergo batek ere eskaintzarik ez aurkeztea erabaki duela azkenik. Linea Gorria deritzona egun ustiatzen duen Citty-Pass konpainiak ere alde egin du.

Arrazoi horiek direla eta, berriro natorkizue eskatzera CAF proiektu horretatik erretiratzeko, Palestinako lurraren harrapaketari eta Palestinako lurralde okupatuan Israelen kokaguneak hedatzeari lagunduko bailioke eta giza eskubideen aurkako urraketa larriak eta nabarmenak eragingo balituzke.

Adeitasunez,

[emailpetition id=”7″]

#CAF quiere construir un tranvía que conectará Jerusalén con los asentamientos israelíes en la Palestina ocupada. ¿Nos ayudas a impedirlo? Firma y envía este email a sus accionistas. Yo ya lo he hecho: #NoAlTranvíaCAF Click To Tweet Pídele a #CAF que no construya una red de tranvía que sólo contribuirá al expolio de tierras palestinas. Pídele a CAF que se sume a nuestra red por la justicia y la libertad para todas las personas #NoAlTranvíaCAF Click To Tweet

De acuerdo a lo establecido en la Ley Orgánica 3/2018, de 5 de diciembre, de Protección de Datos Personales y garantía de los derechos digitales, te informamos que tus datos serán utilizados exclusivamente para los fines de esta campaña. No serán cedidos, prestados o vendidos a terceros. Tu correo electrónico no se publicará en la web ni será utilizado para otros fines que los de comprobación de identidad en su caso, y de información sobre la campaña de CAF. En caso de querer modificar o eliminar estos datos, puedes entrar en contacto con nosotr@s en causapalestina@gmail.com o boicotisraelbds@gmail.com.

Share this content: