×

Piden al Donostia Zinemaldia que se adhiera al BDS y que no contribuya a silenciar la cultura palestina

Piden al Donostia Zinemaldia que se adhiera al BDS y que no contribuya a silenciar la cultura palestina

Sentitzen dugu, baina sarrera hau Espainiera (Europa) bakarrik dago.

Donostiako Nazioarteko Zinemaldia elkarteko partaide diren instituzioei zuzendutako gutuna:
Donostiako Udala, Juan Karlos Izagirre jauna.
Gipuzkoako Foru Aldundia, Martin Garitano jauna.
Gasteizko Gobernua, Cristina Uriarte andrea.
Ministerio de Educación, Cultura y Deportes, señor José Ignacio Wert.

Palestinarekiko Nazioarteko Elkartasun urte gisara izendatu zuen NBEk 2014a eta Israelek izugarrizko sarraskiarekin ospatu du, Gaza suntsituz, 2.000 palestindar baino gehiago erailez -horietariko asko, haur eta emakumeak-, hiriko beste 10.000 biztanle zaurituz, beste 40.000 etxebizitza eta asentamendu berri suntsituz eta, nahikoa ez balitz, Zisjordanian bidegabeko atxilotuak eta hildakoak eraginez. Gauza berririk ez, nahiz eta sarraskian inoiz baino urrunago joan den oraingoan Israel.

Gauza berririk ere ez Donostiako Zinemaldian. NBEk harturiko erabakiaren eraginez ez genuen zinema palestinarraren atzera begirako sailik espero, nahiz eta horrelako zerbait egiteak zentzu osoa izan zezakeen, baina zinema palestindarraren testigantza emango zukeen filmaren bat, gutxienez, espero genuen aurtengo edizioan. Bai zera! Arrastorik ere ez!

Badakigu zinema palestinarra aurkitzea zailago dela, baina jakin badakigu zinema palestinarra egon badagoela, nahiz eta Israelen aldetik pairatzen duen etengabeko boikota emankorra den oso. Zinegile palestinarrak badaude, nahiz eta beren lanerako bitartekorik ez duten, besteak beste, Israelen okupazioaren ondorioz. Ez dute zinema eskolarik, ez dituzte estudioak, produktoreak eta banatzaileak aurkitzea oso zaila da eta, zailagoa oraindik, Israelen baimena eskuratzea.

Gutziontzat ezaguna da Donostiako Zinemaldiak ez duela Israelen aurkako boikota babesten, baina ez du sekula salatu kultura eta, bereziki, zinema palestinarrarekiko Israelek garatzen duen boikota. Zinemaldian eman diren edizioetan egon den zinema palestinarraren hutsuneak zinema honen aurkako boikotaren partaide bihurtzen du Donostiako Zinemaldia.

Azken 50 egun hauetan ikusi ahal izan ditugun gizateriaren aurkako krimenen arduraduna da Israel, baina berdin dela dirudi. Hala eta guztiz ere, zinema israeldarra ongi etorria da zinemaldian zeren eta, aditu ineteresatu batzuen arabera, “kulturak ez omen du zer ikusirik politikarekin” eta zinemaren eginkizuna, sentsibilitate ezberdinen artean “zubigintza lantzea da”. Kultura eta, bereziki, zinemaren eta politikaren arteko lotura zuzena delako esparru horretan dirutza handia inbertizten duen Israelen alde 60 urtetik gora daramatzagu “zubiak eraikitzen”, jakin badakigunean Israelek, une berean, palestinarren kultura eta historia suntsitzeko ahaleginetan ari dela, palestinar kultura eta zinemaren sorrerarako eta, bereziki, zabalkunderako, oztopoak jarriz.

Zuetako askok galdetuko du, zergatik Israelen aurkako boikotari soilik ekin, munduan giza eskubideak bortxatzen dituzten estatuak asko direnean? Gure ustez Israelen kasua berezia delako. Izan ere, beste inori ez bezala, nazioarteko komunitateak Israeli NBEren instalazioak bonbardatzen uzten dio eta baita debekaturiko armak erabiltzea ere. Israelek, ehundaka tonelada bonba jaurti ditu zibilen aurka, NBEren ebazpen guztiak ez betetzeaz gain. Palestinaren okupazioari inadarrez eusten dio, haurrak espetxeratzen ditu, hilketa selektiboak bideratzen ditu… nazioartearen konplizitate osoz. Askoz ere gauza gutxiagorengatik Europar Batasunak zigor gogorrak ezarri zizkion Iraki bere garaian eta oraintxe bertan Errusiari. Baina Israel ez da sekula zigortu, bakartu edota nazioarteko instituzioetatik kanporatu. Europar Batasunak Israel estatu “demokratikotzat” jotzen du, apartheida bideratzen duen estatua izan arren, eta gizateriaren aurkako krimenen arduraduna izanik. Ondorioz, Israelekiko lehentasunezko harreman normalizatuak garatzen ditu Europar Batasunak (komertzialak, kulturalak, akademikoak, zientifikoak, kirol mailakoak).

Hainbat Gobernuk Israelen zigorgabetasunarekiko duten jarrera ikusirik, nazioarte mailan BDS (boikota, desinbertsioa eta santzioak) kanpaina martxan jarri zen, bide horretatik Israel nazioarteko legeria betetzera derrigortzeko, legez kanpoko okupazioari eta apartheidari amaiera emanez eta, bide batez, errefuxiatu guztien iztulera bideratuz, giza eskubide guztiak errespetatzeaz gain.

Honengatik guztiarengatik, zinema israeldarra ez da ongi etorria Donostiako Zinemaldira.

Israelgo zinemak kontatzen duenarekin nola gozatu, begien aurrean hildako 2.000 lagunen -hauetako 500 haur eta gazteak- eta 10.000 zaurituen irudiak bizi-bizi ditugunean, hauetako asko betiko elbarrituak geratuko direla dakigunean? Gazaren blokeo ilegal eta kriminalaren aurrean begiak nola itxi, egoera horrek Gaza heriotz motelera kondenatzen duela jakinik?

Honengatik guztiarengatik, zera eskatzen dugu:

  1. Donostiako Zinemalditik israelgo filmak ken ditzatela, eskaintza honek palestinarrentzako irtenbide justua indartu baino, Israelgo Gobernuak bideratzen duen aparheid estatuarekiko konplizitate eta normaltasun keinutzat jotzen dugulako.
  2. Palestinarren aurka Israelek apratheid politika mantentzen duen bitartean, Donostiako Zinemaldiak nazioarteko BDS kanpainarekin bat egitea, zinemaldi honetan Israeli parte hartzeko aukera galeraziz.
Palestinarekiko Elkartasun Taldea
Donostia, 2014ko iraila

Share this content:

You May Have Missed