×

Nik ez dut apartheidik erosten. Palestinaren alde sinatu ezazu!

2014ko uztailaren 9an, Hagako Nazioarteko Justizia Epaitegiak palestinar lurraldean eraikitako israeldar apartheideko horma botatzea agindu zuenetik 10 urte beteko dira. Baina Israelek agindu hau bete gabe jarraitzen du eta palestinar lurralde, baliabide eta bizitzak lapurtzen jarraitzen du zigorgabetasun osoz.

Epai honen hamargarren urteurrena dela eta, Palestinako Okupazioaren aurkako Elkartasun Sareak herritarrek israeldar produktuen boikotarekin bat egiteko kanpaina abian jarri du, palestinar herriaren kontrako apartheid, okupazio, lapurreta, kolonizazio eta jazarpen politiken kontra protesta egiteko. #Nikezdutapartheidikerosten kanpainarekin bat egiterakoan, nire erosketa poltsak israeldar apartheidi on egitea ez dudala nahi aitortzen dut.

Zergatik #Nikezdutapartheidikerosten?

Yo no compro apartheid

#Nikezdutapartheidikerosten kanpaina. Deskargatu hemen kalitate handienean.

  •  Duela 66 urte, 700 eta 950 mila palestinar inguru kanporatuak izan zirenetik, errefuxiatu bakar bat ere ezin izan duelako bere etxera bueltatu eta ez duelako bere etxe, lur eta jabetzen konfiskazioagatik eta jasandako sufrimenduagatik kalte-ordainik jaso.
  •  Israelek Zisjordania, Gaza eta Ekialdeko Jerusalem okupatu zituenetik 47 urte pasa direlako eta lurralde hauek bere kontrolpean jarraitzen dutelako.
  •  Hagako Nazioarteko Justizia Auzitegiak Horma botatzea agindu zuenetik 10 urte pasa direlako eta Israelek inongo zigorrik jaso gabe apartheideko azpiegitura hau mantentzen duelako.
  •  2013ko abuztuan hasitako (eta apiriliean Israelek bertan behera utzi dituenak) ustezko bake elkarrizketek iraun zuten bitartean Israelek honela jokatu zuelako: legez kanpoko asentatze israeldarretan 14000 etxebizitza berrien eraikuntza baimendu zituen, horietako 3226 Ekialdeko Jerusalemen; 508 palestinar etxebizitza, eskola, fabrika eta eraikin bota zituen; 61 palestinar hil eta 1751 zauritu zituen; 899 palestinar lekualdatu zituen eta 3300 atxilotu.
  •  Israelek palestinar lurra kolonizatuz eta palestinar herria espoliatuz jarraitu duelako, bere autodeterminazio eskubidea ukatuz eta bere oinarrizko eskubideak urratuz. Zigorgabetasun osoz.
  •  Palestinarren kontrako bere politika diskriminatzaileak boerrak hegoafrikako biztanleei ezarritakoekin alderatu direlako eta Palestinari buruzko Russel Auzitegiak, 2011ean Lurmutur Hirian egindako audientzian apartheid direla erabaki zuelako.
  •  Europako Batasuna Israeleko esportazioen hartzaile nagusia delako, eta produktu hauen zati handi bat legez kanpo ekoizten direlako palestinar lurralde okupatuan, nahiz eta gure herrialdean saltzen dituzten enpresek Israelen produzitzen direla esanez gu engainatzen saiatzen diren.
  •  Ez dudalako Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioaren urraketa honen konplizea izan nahi, eta israeldar produktuak erosteari uko egiten diodalako.
  •  Israelen kontrako Boikot, Desinbertsio eta Zigorren nazioarteko kanpaina baketsuaren bitartez injustizia, giza eskubideen urraketak eta palestinar herriaren kontrako Israelen gerrako krimenak gelditzen lagundu dezakedalako.
  •  Gure herri eta hirietan israeldar apartheidik gabeko gune askeak irekitzea nahi dudalako, non Israelen edo estatu honek palestinar lurraldean legez kanpo eraikitako kolonietan ekoizten diren produktuak salduko ez diren.

Honengatik guztiagatik, sinadura kanpaina honekin bat egiten dut eta zuk ere palestinar herriarekin era arduratsu eta solidarioan kontsumitzeko zure nahia erakustera gonbidatzen zaitut.

Sinatu ezazu!

[emailpetition id=”1″]

Talde, erakunde eta elkarteak atxikitzeko, bidali email bat boicotisraelbds@gmail.com helbidera.

 

De acuerdo a lo establecido en la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, de Protección de Datos de Carácter Personal, te informamos que tus datos serán utilizados exclusivamente para los fines de esta campaña. No serán cedidos, prestados o vendidos a terceros. Tu correo electrónico no se publicará en la web ni será utilizado para otros fines que los de comprobación de identidad en su caso, y de información sobre la campaña #YoNOcomproApartheid. En caso de querer modificar o eliminar estos datos, puedes entrar en contacto con nosotr@s en causapalestina@gmail.com o boicotisraelbds@gmail.com.